XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUNEKUA IZPARRAK ETA TXARRIKI-MERKATUA Antziñatik Bilbao'n ekandua dan lez Larunbata Deunez, atzo egin zan txarriki-merkatua.

Eguraldija, otza ta euritsua zan, eta orregaitik Areatza'ko zabalian egin biarrian, Plaza Barri'ko eskepietan bildu ziran saltzalliak, erostalliak eta bai ikustalliak be.

An ibilli gintzazan une batzuetan orkadarik edo pausurik be ezin eginda alkarri bultzaka danok.

Saltzalliak asko ziran.

Bai-eguan zer ikusi: zeziñe, txorixua, urdazpikua edo pernille, gantzaya, urdaya, koipegasea, solomua, txarri-belarrijak, txarri-ankak......¡Zer zan an eguan txarrikerija!.

Onez ganera, larunbata gustijetan lez, salgei egozan ortuarijak, arrautzak, gastayak, lora-landarak, goldiak, egaztijak, azijak, kayola-txorijak, eta abar ta abar.

- Sal-eroste asko egin zala esan eben! Geuk be zerbait antz-emon geuntson olantxe ixan zala.

Esan ebenez, urdazpiko bi saldu ziran galantak: bata 22 killokua (ija arrua bi), ta bestia ta killokua.

Saneurrijak, atzo illuntziko izparringi batek diñonez, onexek ixan ziran: - Urdazpikua, 3,50 laurlekotik 4,50`era killua; gantzaya, 3 laurleko killua; koipegasea, 1,25 laurleko killua (au oker dago, ezin izan leike ain merke); txarri-belarrijak, 1,50 laurleko bi; txarri-ankak, 0,50 laurleko bat; zeziñe, 4 laurleko killua; txorixuak, 3 laurleko killua, ta 2,50 laurleko amabikua (txikijak edo txarrak ixan biar saneurri onetan emoteko); urdaya 1,45 laurleko killua (au be oker egon biar); arrautzak, 1,40 laurleko amabikua.

Aurrian daukagu lengo asteko Eskualduna, Bayonako izparringija, ta bertan dakusku: - Donibane-Garazi (Saint Jean Pied-de-Port), Naparra-beko urijan, arrautza amabikua saldu zala amar txakurrian; eta Atarratze (Tardets), Zuberoko urijan bederatzi txakurrian.

Eta emen amalau'an.

Aldie da gero.

Arek Parantze laterrikuak dira, gudan; samaraño sartuta dagon laterrikuak; gu España laterrikuak gara, gudatik urrin gagozanak.

Eta an gauzak emen baño merkiago.

¡Oixe errbijoi arrapaidak al bok!.

GAIZKIN IKARAGARRI BI Begoña'ko Artalandio basuan pizkiaz txorijak arrapetan eragoyoen Arrue'tar Jon Joseba ta Etxaniz'tar Juli, 14 ta 16 urteko mutil gastetxuak; eta poralak preso artu ditue euren txori ta gusti, ta juzgauaren eskuetan ipiñi.

¡Gixajuak! Gaitz-egite orregaitik espetxera juan ixan biar ba'genduk, oraingo amaika ta amaika presilijuan uztelduta gayenguazan.

Gauza batzuetan ardura andijak, eta gero... zezen-plazan zaldi koitauak estiak darijola azkenetan eta zezena odolez estalduta jo ortik jo emetik il arte.

Tirok, mundua alantxe dok eta....

BENETAN ETE DUA ORAINGUAN?

Laterri-Batza (United States)-ko lendakari Wilson'ak esan ei-dautso doixtarren Kaiser'ari: edo itxaspekoen guda gaiztua gelditu eragin dayala, edo aizkidetasuna urratu.

Ondiño Kaiser orren gobernuak eztau erantzun; baña diñoenez, Laterri Batza'ko gobernuak ez ei-dau entzun gura aiko-maikorik ez, luzapiderik, argi ta garbi, bai edo ez, erantzun dagijola baño.

Doixtarrak ez ei-dagoz itxaspeko gudeari isteko, ta orregaitik uste da orainguan asarratuko dirala, ta alkarri gudea ipiñiko dautsiela.

Ija urtebete da Lusitania ondoratu ebela mila baño notin geyago errubakuak bertan galdurik; ordubantxe Wilson'ak Kaiser'ari agiñak erakutsi biar eutsozan eta oraingo aukerea ipiñi: edo itxi errubako notiñak iltiari, edo gustijon artian lotuko zaitugu.

Ordutik ona, baña, or ibilli dira, batak au esan, bestiak ori erantzun, eztabaida gazbakuan, eta bitartian ¡amaika erijotza bidebako egin dabe doixtarrok itxasoetan! euron itxaspekoetaz ta euron miñakaz.

BEREZ ALA IÑOK IL? Atzo eldu zan izparra Von der Goltz doixtar generala, Turkijan gudarijen nagusi aspalditik ibilli dana, buruko darijo batek edo artuta il egin dala beste zertzelada barik.

Ez ete dan garbitu gero turkotarren batek? Ezkintzakez ikaratuko onan balitz, ba Turkijan asarre andijak dabilz batzuen eta bestien artian.

Oi dana, arazuak ondo juan ba`lira, danak aizkide ta pozik; baña txarto duaz, oso txarto Turkijarentzat, eta danak asarre ta alkarri erruba ezarri gurarik. KIRIKIÑO.